Maiatzaren 2ko eta 3ko asteburuan, Gasteizek estatu mailan zein nazioartean BTT-ko ekitaldi nagusietako bat hartuko du, UCIren egutegiaren barruan.
XCO elite mailako ekitaldiaz gozatzeko aukera izango dugu, Shimano Super Cup Massi zirkuituaren barruan (Maiatzak 2, larunbata), eta era berean, BTT MARATHON eta BTT HALF ibilbideez ere (Maiatzak 3, igandea), parte-hartzaile mota guztiei irekita.